Oraindik ere eman daiteke izena Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako Hazilan egitasmoaren hamalaugarren eta azken deialdia. Egitasmoa eskualdeko enpresa, langabe edota lana hobetu nahi duten 20 eta 44 urte bitarteko, eta goi mailako ikasketak dituztenei bideratuta dago. Langabeen kasuan, laneratzen laguntzeko balio du programak, eta lanean ari direnen kasuan, beraien lan aukerak hobetzeko.
Programaren xehetasunak azaltzeko informazio saioa egin zuten uztailean, eta berriro egingo dute hurrengo asteazkenean, irailak 7, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusian, 11:00etan hasita. Parte hartu nahi duenak, ordea, izena eman beharko du aurrez, lotura honetan.