Orioko Futbol Taldean hasi nahi duten neska-mutilek irailaren 19an, astelehenarekin, joan beharko dute Mendibeltz futbol zelaiko bulegora izena ematera, 17:00etatik aurrera.
Deialdia 2014. urtean jaiotakoentzat da; hau da, aurten LH3. mailan hasiko diren neska-mutilentzat.
Klubak jakinarazi du entrenamenduak irailaren 26tik aurrera astelehenero izango direla, 16:45etik 17:30era. Aurrez, bilera informatiboa egingo du gurasoekin, irailaren 23an, ostirala.
2013an jaiotakoek ere egun eta ordu berean entrenatuko dute; 2011n jaiotakoek, astelehenetan 18:00etatik 19:30era. Aldaketa 2012koentzat izango da, eskola kirola dela eta, astelehenetan beharrean, ostegunetan izango dutelako futbol entrenamendua, 16:45etik 17:30era.