"Gaualdi ahaztezina" izan du Zuhaitz Gurrutxagak Gure Zirkuan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 26a, 08:40

Zuhaitz Gurrutxaga, astelehen gauean, Gure Zirkuaren karpan bakarrizketa saioa eskaintzen. (Zuhaitz Gurrutxaga)

Asteazken gauean FutbolisTok bakarrizketa saioa eskaini zuen Gurrutxagak Orion, eta esker hitzak eta pare bat argazki jarri ditu sare sozialetan.

"Milesker bihotzez Gure Zirkuko lagunok, magiaz beteriko zuen karpa ederrean bakarrizketan aritzeko aukera emateagatik, eta nola ez, eskerrikasko bertara FutbolisTok ikustera gerturatu zineten guztioi. Gaualdi ahaztezina izan zen".

Gurrutxagak asteazkenean 22:00etan eskaini zuen bakarrizketa saioa; futbolari profesionala izan zen garaiko pasadizoak oinarri izaten ditu emanaldian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide