'FutbolisTok' bakarrizketa saioa eskainiko du gaur gauean Zuhaitz Gurrutxagak Gure Zirkuaren karpan

Onintza Lete Arrieta

ETB1eko aurkezle eta Realeko futbolari ohiak umorea izango du ardatz emanaldian, eta saioaren izenak dioen bezala, futbol profesionalean bizitako esperientzietan oinarrituko du solasa.

Gaur, asteazkena, 22:00etan hasita FutbolisTok bakarrizketa saioa izango da Gure Zirkuaren karpan. Sarrerak eskuragarri daude hamar eurotan zirkuaren webgunean, eta bertaratzen denak barre gogotik egingo du Zuhaitz Gurrutxaga ETB1eko aurkezle eta Realeko futbolari ohiaren eskutik.

Hain zuzen, futbol profesionalean aritu zen urteetan bizitako esperientziak ditu oinarri Gurrutxagak bere bakarrizketa saioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide