Odola eman nahi duenak astelehenean du hurrengo hitzordua Orion

Onintza Lete Arrieta

Udako oporrak atzean utzi eta irailean sartzearekin bat, odol emaileek hitzordua prestatu dute astelehenerako. Ohiko toki eta ordutegian aterako diete odola herritarrei, ondoren beharra dutenei emateko.

Astelehenean, hilak 5, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko boluntarioak Orioko anbulatorioan izango dira herritarrei odola ateratzen.

Herritarrek 16:30etik 20:30era arte izango dute odola emateko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide