Jose Ignazio Ansorenak eta Joserra Senperenak kontzertua emango dute elizan, irailaren 2an

Onintza Lete Arrieta

Euskal Danbolinaren Aroak emanaldi berezia izango da, "saio pedagogikoa, errebindikazio historikoa eta, aldi berean, soinu-esperimentazio garaikidea" baita. 

Jose Ignazio Ansorena eta Joserra Senperena musikari handiek kontzertua eskainiko dute iraila hastearekin bat Orion. Irailaren 2an, ostiralarekin, izango da emanaldia San Nikolas parrokian, 20:00etan hasita.

Txistua eta danbolina erabiliko ditu Ansorenak, eta pianoa, Senperenak, entzuleen gozagarri.

"Saio pedagogikoa, errebindikazio historikoa eta, aldi berean, soinu-esperimentazio garaikidea eskaintzen dituzte" Joserra Senperenak eta Piter Ansorenak Euskal Danbolinaren Aroak emanaldian. Hala nabarmendu dute antolatzaileek: "Bikotearen jakinduriaren eta esperientziaren isla, doinu zahar horiek guztiz berriak direla sentiaraziko diete entzuleei".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide