Errenteriatik eta Donostiatik igaro ondoren, Usurbil zeharkatuta helduko dira txirrindulariak Oriora eta, bertatik, Zarautzerako bidea hartuko dute. Orio 12:30 aldera zeharkatuko dute txirrindulariek, gutxi gorabehera. Etapako lehen kilometroak izango dira kostaldetik egingo dituztenak eta, aurrerago gainditu beharko dituzte hainbat mendate gogor, Bilbora heldu aurretik. Esaterako, Munitibarko edota Morgako portuak.