Iñaki Dieguez Akustik Trioren kontzertua izango da gaur

Amaia Urbieta Arruti

Iñaki Dieguez soinu-jotzaileak kontzertua eskainiko du gaur Orioko plazan, Angel Unzu gitarristarekin eta Iker Telleria perkusio-jotzailearekin batera Akustik Trio osatuta.

Ibilbide luzea dute hiru musikariek, eta gaurkoan euskal folk doinuak beste hainbat txokotako estiloekin uztartuta aurkeztuko dituzte. 

20:00etan izango da kontzertua, doako sarrerarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide