'FutbolisTOK' bakarrizketa izango da abuztuaren 24an Gure Zirkuan

Juan Luis Romatet

Orion egiten ari den egonaldiaren barruan, Gure Zirkuak Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTOK bakarrizketa hartuko du abuztuaren 24an, asteazkena, 22:00etatik aurrera. 

Ikuskizun honetan Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia gogoratuko du Gurrutxagak, baina lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere arituko da.

12 urtez gorakoentzako ikuskizuna da hau, eta sarrerak salgai daude Gure Zirkuaren webgunean, 10 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide