Eusko Label Ligan, Hondarribiako XXXV. Bandera estropada jokatu du Orio Orialkik. Oriotarrek ohorezko txandan egin dute arraunean, Hondarribia, Donostiarra eta Urdaibairekin batera. Hasieran lau taldeak berdinduta abiatu badira ere, estropadak aurrera egin ahala Urdaibai errenta handitzen joan da, eta bandera irabaztea lortu du. Orio bosgarrena izan da estropadako sailkapenean. Izan ere, bigarren txandan aritu den Getariak oriotarrek baino denbora hobea markatu du. Beraz, bihar Orioko gizonezkoen traineruak bigarren txandan egingo du arraunean.
Sailkapena