Hondarribian jokatu da gaur Euskotren Ligako jardunaldia, I. Ondoan Bandera, hain zuzen ere. Itsaso zabaleko estropada izan da eta oriotarrei lehen kaletik arraunean egitea egokitu zaie oraingoan. Hasieratik, Orio eta Arraun Lagunak jarri dira estropadaren buruan, brankaz Orio segundu bat atzerago joan bada ere. Ziabogan, ordea, maniobra azkarrago eman du Oriok, eta pare-parean egin dituzte lehen metroak, baina Nadeth Agirrek lan bikaina egin du poparean olatuak hartzen, eta bi taldeen arteko aldea handituz joan da oriotarren alde. Hala, Orio Orialki taldeak ligako zazpigarren garaipena lortu du, Donostiako taldeari bost segundoko errenta aterata.
Ligako sailkapenean, 34 punturekin, bost estropadaren faltan, bost puntuko aldea ateratzen dio Orio Orialkik Arraun Lagunaki.