Traineru denboraldiaren ekuatorera iritsi gara eta ligak pil-pilean dira. Hala, asteburua traineru estropadaz beterik iritsi da, arraunzaleen gozamenerako. Alde batetik, Orio-Orialki gizonen eta emakumeen talde nagusiek Hondarribiko Bandera izango dute jokoan gaur, 17:40ean hasita; bihar, berriz, eskualdean izango dute hitzordua, Getariako Ikurriña-500 urteurren Saria estropada jokatuko baitute, 11:40etik aurrera.
Bestetik, KAE 1 Ligan aritzen den Orio Orialki B taldeak bihar izango dute arraun hitzordua, asteburuko bakarra. Hala, 11:30etik aurrera Hondarribiko Arrantzaleen Kofradia Bandera jokatuko dute mutilek.