Asteburu biribila izan dute Orioko neskek. Getxoko Ikurrinaren estropada irabazi zuten atzo, eta gaur ere traineru horia izan da nagusi Lekeition jokatutako estropadan.
Haizeak eta itsasoaren egoerak baldintzatutako estropadaren hasieran lortu dute oriotarrek lasterketaren buruan kokatzea, eta ziaboagaren ondoren egonkortu dute Arraun Lagunaki ateratako aldea. Kronometroak 11:12,88ko denbora markatzen zuen Oriok helmuga zeharkatu duenean, eta ia hamar segundu beranduago helmugaratu da Arraun Lagunak.
Asteburu honetako emaitzei esker, beren lidertza sendotu dute oriotarrek. Ondorengoa da gaur gaurkoz Euskotren Ligako sailkapen orokorra:
1 | ORIO ORIALKI | 30 |
---|---|---|
2 | DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK | 26 |
3 | NORTINDAL DONOSTIARRA UR KIROLAK 100 | 13 |
4 | TOLOSALDEA ARRAUN KLUBA | 11 |
Eusko Label Ligan ere errepikatu egin dute oriotarrek atzoko emaitza. Ohorezko txandan aritu da Orio Orialkiko trainerua, eta estropadaren amaierara arte itxaron behar izan dute zaleek irabazlea nor izango zen argitzeko, lehia estua izan baitute Hondarribiak eta Urdaibaik. Traineru berdea nagusitu da azkenean, eta 22 segundo beranduago zeharkatu du helmuga horiak.
Hemen ikus daitezke estropadako denborak eta sailkapena. Sailkapen orokorra, berriz, ondorengoa da:
1 | MATRIX HONDARRIBIA | 111 |
---|---|---|
2 | AMENABAR DONOSTIARRA UR KIROLAK 100 | 108 |
3 | BERMEO URDAIBAI | 104 |
4 | ORIO ORIALKI | 96 |
5 | KAIKU BEREZ GALANTA | 62 |
6 | GETARIA | 61 |
7 | ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA | 57 |
8 | CR CABO DA CRUZ | 41 |
9 | LEKITTARRA ELECNOR | 39 |
10 | ONDARROA CIKAUTXO | 35 |
11 | ITSASOKO AMA-SOTERA | 34 |
12 | CLUB DE REMO DE ARES | 31 |