Reggae doinuek hartu dute Antilla hondartza

Amaia Urbieta Arruti

Antilla Reggae Fest jaialdia ospatu zen atzo Orion, hondartzaren atzeko belardian. 17:00etan hasi eta iluntzera arte luzatu zen festa, hainbat musikari igaro baitziren oholtzatik. Giro goxo eta ederra sortu zen; eguzkia eta eguraldi epela lagun, dantzan gozatu zuten batzuek, eta belarretan jarrita beste zenbaitek.

Apurka-apurka jendez betetzen joan zen belardia, eta azken kontzerturako jendetza bildu zen oholtzaren parean. Gainera, aurretik taula gainean jardundako Eira eta King Konsul ere igo ziren oholtzara, azken taldearekin batera reggae doinuak abestera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide