Getxoko (Bizkaia) uretan jokatu dituzte gaur Eusko Label ligako estropadak, eta laugarren postuan sailkatu da Orio Orialki. Ohorezko txandan atera dira mirotzak, eta Donostiarra txapelduna baino 26 segundo beranduago helmugaratu dira (19:51.62 denboran amaitu dute estropada irabazleek). Biharko estropadan ere ohorezko txandan ariko dira oriotarrak, beraz.
Puntu banaketa berriaren ondotik, honela dago Eusko Label ligako sailkapena:
1 | MATRIX HONDARRIBIA | 99 |
---|---|---|
2 | AMENABAR DONOSTIARRA UR KIROLAK 100 | 98 |
3 | BERMEO URDAIBAI | 93 |
4 | ORIO ORIALKI | 87 |
5 | KAIKU BEREZ GALANTA | 60 |
6 | GETARIA | 53 |
7 | ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA | 53 |
8 | CR CABO DA CRUZ | 35 |
9 | ITSASOKO AMA-SOTERA | 33 |
10 | LEKITTARRA ELECNOR | 32 |
11 | ONDARROA CIKAUTXO | 30 |
12 | CLUB DE REMO DE ARES | 28 |
Hurrengo neurketa bihar izango dute maila goreneko arraunlariek, Lekeition (Bizkaia). Euskotren ligako estropada 11:40ean hasiko da, eta jarraian Eusko Label ligako arraunlariak uretaratuko dira.
Orio B, zortzigarren
Camargon izan ziren atzo KAE 1 ligako traineruak ere. Orio Orialki lehen txandan aritu zen, eta azkarrena izan zen helmugara iristen. Estropadako sailkapenean, zortzigarren izan ziren oriotarrak.
Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. Sailkapen orokorrean, Orio Orialki hamaikagarren da, 27 punturekin.