Infantil eta jubenil mailako batel estropadak jokatu zituzten atzo Donostiako Loiola auzoan, Urumeako uretan, eta bi mailetan Oriok irabazi zuen estropada, bai nesketan, bai mutiletan.
Infantiletan aurkari gutxi izan zuten oriotarrek: nesketan Orio soilik uretaratu zen eta, mutiletan, Orio eta San Pedro.
Jubeniletan, ostera, sei eta bost batel aritu ziren mutiletan eta nesketan, hurrenez hurren, eta nagusitasunez gailendu zen Orio. Mutiletan, Orioko A batela izan zen txapeldun, eta B ontzia bigarren. Nesketan ere Orio A ontzia gailendu zen, eta B ontzia hirugarren izan zen (Hernani sartu zen tartean).
Hala, bi banderarekin itzuli ziren etxera atzokoan Orio Orialkiko neska-mutilak.