Martxan dira traineru denboraldiko porrak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 30a, 10:30

Abuztuaren 8an amaituko da Karkara.eus-ek martxan jarritako arraun porretan parte hartzeko epea. Sari ederrak daude jokoan, eta doakoa da parte hartzea. 

Traineru denboraldi betean murgilduta daude Orio Orialkiko bi traineruak. Nola amaituko dute denboraldia, ordea? Horixe asmatu beharko da Karkararen porran. Aste batzuk darama zabalik porrak, eta abuztuaren 8ra arte egongo da parte hartzeko aukera. 

Doakoa da porra egitea, eta asmatzaileen artean Xixario erretegian otordua eta Koolore markako arropa zozkatuko ditugu.  Lotura honetan klik eginda hartu daiteke parte porran.

 

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Zarauztarrena eta getariarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera. Zorte on!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide