Ni estropuarekin, ni Oriorekin kanpaina uztailaren 16an bukatu zen, Orio Arraunketa Elkarteko arduradunek egindako zozketarekin. 163 estropu saldu zituzten guztira, 50 eurotan. Horrekin batera, oriotarrek klubeko arraunlarien posterra eta zozketan parte hartzeko zenbakiak jaso zituzten.
Sari nagusia 149. zenbakiari egokitu zitzaion, Pilar Sasietari, eta Galiziako estropadak ikustera joateko bidaia irabazi du. Bi lagunentzat arraunlarien entrenamendua fuerabordatik ikusteko aukeraren zenbaki saridunak, bestalde, honakoak izan dira: 23, 154, 144 eta 146. Azkenik, ondoko zenbakiek jasoko dute Mahala saski bana: 25, 148, 65, 58, 127, 169, 92, 80, 99, 51, 36, 26, 48, 16, 128, 35, 18, 118, 100 eta 22.