Estropadaz gainezka dator asteburua

Mikel Eizagirre

Orio Orialkiko traineruek hainbat estropada jokatuko dituzte larunbatean eta igandean. Talde nagusiek Getxon eta Lekeition dituzte hitzorduak, eta bigarren taldeak, berriz, Camargon.

Larunbatean Orio Arraunketa Elkarteko talde nagusiek Getxoko Estropadetako ikurriñak eta puntuak  lehiatuko dituzte. Emakumezkoak 17:50etatik aurrera neurtuko dira, eta gizonezkoak, berriz, 18:23etan hasiko dira.

Igandean Lekeition jokatuko dira Euskotren eta El Correo-Kutxabank banderak. Lehenbizikoan, neskak 11:40ean hasiko dira arraunean. Bigarrengoak 12:13ean ekingo dio, mutilen traineruarekin. Bigarren taldea, aldiz, Camargoko (Kantabria) Udalaren Bandera estropadan izango da larunbatean, eta 17:15ean hasiko dira arraunean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide