Realaren partidak ikustera autobusean joateko izena eman daiteke

Mikel Eizagirre

Argazkia: Wikimedia commons

Denboraldian zehar Donostian jokatuko diren partida guztietarako joan-etorriak antolatu nahi dituzte. Izena eman eta 150 euro ordaindu beharko dira denboraldi osoko bonoa jasotzeko. Partida jakinetarako txartelak ere salgai izango dira, 8 euroren truke.

Abuztuaren 21ean jokatuko da denboraldiko lehen partida Reale Arenan. Ordurako, 30 pertsonatik gorako talde bat osatu nahian dabiltza hainbat oriotar, denboraldiko etxeko partida guztietara autobusean joateko. Ligako, kopako eta Europa Leagueko partidekin, 23 bidaia izango dira guztira. Izena emateko, Manu Peña gidariarekin hitz egin edo Uranga Burdindegira jotzeko eskatu dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide