Erakustaldia eman du Urdaibaik eta Euskadiko Traineru Txapelketa eskuratu du

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 25a, 13:36

Orio Orialkiko gizonezkoen trainerua, artxioko irduian, Orion (Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea).

Orio Orialkik ere estropada ederra egin du, eta bigarren sailkatu da, baina hemezortzi segundotara.

Orio Orialkik estropada ona egin du gaur gizonezkoen Euskadiko Traineru Txapelketan, baina ezin izan dio Urdaibairi irabazi; hemezortzi segundoko aldea atera dio Bizkaiko taldeak. Erreferentziak alde zituen Urdaibaik, lehenengo txandan aritu delako Orio, baina hala ere, erakustaldia eman dute bizkaitarrek.

Lehenengo txandan, dotore egin dute arraun oriotarrek, Getariarekin, Ondarroarekin eta Kaikurekin batera, eta 27 segundoko aldea atera dio bigarren izan den Getariari. Beste taldeak oso atzean gelditu dira.

Lan ona egin arren, ordea, bigarren txandan Urdaibaik beste guztiak atzean utzi ditu. Izan ere, bere txandan bigarren izan den Donostiarrari, esaterako, 31 segundoko aldea atera dio Urdaibaik.

Jon Carazo Orio Orialkiko arraunlariak bere txanda amaitu eta ETB1 kateari egin dizkio adierazpenak, azalduz "sentsazio onak" izan dituztela estropadan, "lan asko" egin dutela, eta beren aukeren "%100 eman" dutela. "Blokean aritzeko estropada da, olatuak eta saltoak daudelako".

SAILKAPENAK

1.-Urdaibai 20:55,22

2.-Orio (+18,17)

3.-Donostiarra (+31,40)

4.-Zierbena (+45,28)

5.-Getaria (+46,09)

6.-Hondarribia (+1:00,51)

7.-Ondarroa (+1:14,46)

8.-Kaiku (+1:57,14)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide