Asteburu honetan ere izango dira arraun hitzorduak han-hemenka, eta ohikoei, Euskadiko Traineru Txapelketa gehitu beharko zaie oraingoan. Astelehenean, Santio egunez, jokatuko da hori Lekeition (Bizkaia), eguerdi partean. Bertan lehiatzeko sailkatuta daude Orio Arraunketa Elkarteko bi talde nagusiak.
Asteburuan Euskotren ligako jardunaldirik ez da egongo, baina Eusko Labelekoek hiru estropada jokatu beharko dituzte hiru egunetan jarraian. Gaur arratsaldean, Sestaon izango dute hitzordua eta bihar eguerdian Santurtzin. Astelehenean, berriz, Lekeition, Euskadiko Txapelketa.