Mola Mola tabernak kontzertua antolatu du larunbaterako

Mikel Eizagirre

Argazkia: Laguna Goons Band (Facebook).

Laguna Goons taldeak bertako terrazan eskainiko du musika emanaldia, 20:00etatik aurrera.

Rock klasikoa, akustikoa, surf rock eta jazz estiloak nahasten ditu Laguna Goons Band-ek. Lau lagunek osatzen dute: Thiago Pesaresik (gitarra nagusia), Pablo Rodriguezek (gitarra erritmikoa eta koruak), David Jakobik (baxua) eta Wouter Bruinsek (bateria eta koruak).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide