Urteroko bezala, aire libreko zinema emanaldiak egingo dira udan. Haur zein gaztetxoentzako animaziozko bi filma eta helduentzako dokumental bat hautatu dituzte aurtengo programarako. Lehen biak, Elfkinak eta Stardog & Turbocat, euskaraz proiektatuko dituzte uztailaren 22an eta abuztuaren 26an, hurrenez hurre. Hirugarren saioan, La primera ola surfaren hastapenak kontatzen dituen dokumentala eskainiko dute abuztuaren 12an, gaztelaniaz. Sarrera guztiak doan izango dira.