Eskaera duela hiru urte heldu zitzaion Udalari, eta ordutik panpinak sortzeko prozesuan aritu da Platero artisau-tailerra. Pandemiarekin, ordea, lanak atzeratu ziren. Aurtengo udako oporraldiarekin batera iritsi dira Pello eta Nikolasaren erreplikak Oriora.
Uztailaren 18tik, eskuragai
Atzo jarri zituzten salgai arrantzalearen eta saregilearen panpinak atzo, uztailaren 18an. Panpin bakarrak 20 euro balio ditu, eta bikoteak 34 euro.