Oriok irabazi du Orioko Kanpina X. Bandera

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 16a, 18:05

Orio Orialkiko neskak, Coruñako estropadan (Argazkia: Aitor Arrizabalaga).

Asteburua borobiltzeko bidean dira Orio Orialkikoak, Euskotren ligako etxeko estropada irabazi dutelako neskek 11:32 denborarekin. Indartsu atera dira, eta batez ere lehen luzean hartu dute besteekiko aldea.

11:32 denborarekin, Orio Orialki nagusitu da gaur etxean jokatu duten estropadan. Hasieratik nagusitu dira oriotarrak, eta amaierara arte eutsi diote lehen postuari Orioko Kanpina X. Bandera irabazteko lehian.

Lehen ziabogara nagusitasun handiarekin iritsi dira, 05:23 denborarekin, eta zazpi segundoko aldea atera diete Arraun Lagunak taldeari, orain arte sailkapen nagusian lehena zen taldeari.

Orio lider jarri da 18 punturekin, donostiarrei puntu bateko aldea aterata.

Arazo teknikoak egon dira estropada behar bezala emititzeko, eta telebistaz ez dute ematerik izan. Irratiz ere, ezin izan dute estropadaren jarraipen zehatza egin.

SAILKAPENA

1. Orio 11:32

2. Arraun Lagunak (+10)

3. Donostiarra (+21)

4. Tolosaldea (+29)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide