'Bitartean' folk taldearen kontzertua, uztailaren 23an

Mikel Eizagirre

Argazkia: euskalkultura.eus

Larunbatean izango da kultur programazioaren baitako emanaldia, Herriko Plazan. Denak ez ziren indiano emanaldia aurkeztuko dute Ttarla dantza-taldearekin batera, 20:00etatik aurrera.

Musika argentinarra eta euskalduna uztartzen ditu folk talde hernaniarrak 2021ean argitaratutako Kreolé bigarren diskoan. Ordutik, dozenaka emanaldi eskaini dituzte herriz herri. Uda honetan, Orion izango dira.

Hemen, ikuskizunaren aurrerapen bideoa:

https://youtu.be/wm8mNfwc6SY

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide