'Oi, Amaiur' lana kaleratu du Olatz Zugastik

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 12a, 16:22

Plataforma digitaletan entzungai dago jada. Bereak dira hitzak, musika eta azaleko marrazkia.

Olatz Zugastik bere azken lana plazaratu du plataforma digitaletan: Oi Amaiur. Uztailaren 8an atera zen kantua argitara, eta orain dela urte batzuk argitaratutakoaren bertsio berri bat da: "Setioaren 500 (100 urteko 5 amona) urteurrena betetzen den honetan, oroigarri soiletik baino gaurko kokapenetik kantatu nahi nuen", nabarmendu du Orion bizi den artista hernaniarrak.

Azken lanaren azalean 'Maiatzeko Erregina' agertzen da, Zugastiren ustetan, "esnaldi baten isla, euskal arimarena agian...»". Hitzak eta musika Olatz Zugastirenak dira, eta baita aipatu irudia ere. Diseinua, aldiz, diseinua, Alai Ondok egina da. Beraz, Oi, Amaiur entzuteko aukera dago, besteak beste, Spotifyn (https://labur.eus/hGXxP) eta Youtuben (https://labur.eus/xopUc).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide