Orio Orialkiko 25 arraunlarik Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa jokatu zuten larunbatean Banyolesen (Katalunia), eta emaitza onekin etxeratu dira. Esaterako, beteranotan, brontzea eskuratu dute skull bikoitzean Javier Puertasek eta Miguel Angel Millaresek.
Alebinak, infantilak eta beteranoak lehiatu ziren, eta bi ontzik lortu zuten A finala jokatzea, eta hiru ontzik, B finala jokatzea.
Txapelketa horrekin amaitu ditu Orio Arraunketa Elkarteak aurtengo aulki mugikorreko lehiaketa ofizialak.