Orio Orialki garaile Euskotren ligako Cidade da Coruña banderan

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 10a, 18:21

Argazkia: A Coruña Deportes

Emakumeen traineruak garaikurra eskuratu du Galiziako estropadaren bigarren jardunaldian, Arraun Lagunakek txandan aurrea hartu dion arren. Gizonezkoak, aldiz, euren txandako azkenak, sailkapeneko laugarrenak eta ligako hirugarrenak suertatu dira, atzoko denbora berdindu arren.

Euskotren Ligako Cidade da Coruña Bandera irabazi du Oriok. Igande honetan jokatu da Galiziako bigarren jardunaldia Galiziako uretan, eta bertan lehena Arraun Lagunak izan bada ere, atzo lortutako zazpi segunduko aldeari esker nagusitu dira Orioko neskak. Kronometroak 10:58 markatu du talde horia helmugara iritsi denean, Donostiarrak baino segundu bat beranduago.

“Pozik gaude egindako lanarekin, burugogorrak izan gara eta azken unera arte borrokatu dugu”, adierazi du Uxue Urra arraunlariak. Galiziatik bandera ekarri arren, Orio Orialkiko neskak argi ibili beharko dira, sailkapen nagusian Arraun Lagunak lider kokatu baita azken emaitzen ondoren, oriotarrak 14 punturekin berdinduta.

Gizonezkoak

Lehen jardunaldiko denbora berdintsua egin arren, Orioko gizonezkoek atzo baino kokapen baxuagoa jaso dute sailkapenetan. Euren txandako azkenak, Coruñako sailkapeneko laugarrenak eta ligako hirugarrenak izan dira azken neurketarekin. Aurkariak atzo baino gogorrago topatu dituzte Orioko mutilek. 20:15, 20:12 eta 20:10eko denborekin, Hondarribia, Donostiarra eta Urdaibai gailendu zaizkie, hurrenez hurren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide