Asteburu honetan jokatuko da Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa Katalunian, gaur hasi eta igandera arte. Orio Arraunketa Elkarteak ordezkari andana izango du bertan, 23 arraunlari infantil eta bi beterano lehiatuko baitira han: Miguel Millares eta Javier Puertas.
Atzo 07:00etan abiatu zen autobusa Oriotik Banyolesera, eta gaur bertan jokatuko dituzte aurreneko estropadak.