Atzo, asteartea, arratsaldeko zazpi eta erdietan, garraiolari batek bizia galdu zuen Orioko ordainlekuan jasandako istripuaren ondorioz. Ertzaintzak adierazi duenez, "zoritxarreko ezbeharraren arrazoiak argitzen lagundu dezaketen lekukoak" behar ditu. Informaziorik eskaini dezaketen pertsonei Trafikoko Unitateko ikerketaren arloko agenteekin harremanetan jartzeko eskatu die, 943539119 telefono-zenbakiaren bidez.
Lan-heriotza salatzeko elkarretaratzea
Bihar, osteguna, 12:00etan Ederra enpresaren Aiako lantegi aurrean elkarretaratuko dira zendutako gidariaren lankideak, enpresa batzordeak deituta.