Orion ere Donosti Cup futbol txapelketako partidak jokatzen hasi dira. Futbolzaleak eta jokalarien senitartekoak Mendibeltz Zelaira bertaratu dira astelehen goizean. Estreinako partidak Japoniako Amanecer CF Alma vs. Madrilgo (Espainia) QMB Sports eta Japoniako Amanecer CF vs. Martutene KE A izan dira.
Txapelketak hogei herrialdetako 720 klub hartuko ditu, eta haietako batzuk Mendibeltzeko berdegunean arituko dira ostiralera arte, uztailak 8. Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Frantziako, Espainiako, Japoniako eta Mexikoko taldeek jokatuko dute gurean.
Orioko Futbol Taldeak, bestalde, sei partida jokatuko ditu etxez kanpo. Ondoko estekan ikus daitezke bertako emaitzak, emakumezkoenak zein gizonezkoenak. Beste honetan, Mendibeltz Zelaiko partiden inguruko xehetasunak aurki daitezke.