Bilboko Bandera irabazi du gizonezkoen taldeak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Ezinhobeto hasi du liga Orio-Orialki gizonezkoen txalupak, lehen jardunaldia irabazita.

Eusko Label Ligak hasiera eman diote gaur Bilbon eta Orio-Orialki gizonezkoen txalupak lan bikaina egin du bandera irabazita. Hasieratik estropadaren buruan jarri da taldea Donostiarrarekin batera, baina bigarren ziabogan Donostiako taldea balizan kateatuta geratu da eta segundoak galdu ditu. Hala, Orio jarri da lehen postuan lan erditan, eta tarteari eustea lortu du, estropadako denborarik onena eginez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide