Bigarren sailkatu da emakumezkoen txalupa Euskotren Ligako lehen estropadan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 2a, 17:58

Arraun Lagunak taldeak irabazi du Bilboko Bandera, Orio-Orialkiri bost segundoko aldea aterata.

Orioko emakumezkoen txalupak indartsu hasi du erlojuaren aurkako estropada hasieratik, eta estropadaren buruan jarri da Arraun Lagunak taldearekin batera. Hala ere, lehen luzean denbora hobea markatu du Donostiako taldeak, Orio-Orialkiren denbora lau segundotan hobetuta. Korrontea eta haizea ibaiaren erditik zetozen estropadan zehar, eta oriotarrek jakin dute ibilbide egokia hartzen, hala ere, ez dute lortu Arraun Lagunakek lehen luzean ateratako denbora errekuperatzerik eta Euskotren Ligako lehen bandera Arraun Lagunak taldearentzat izan da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide