Sanpedroak bukatu badira ere, Etxeluze gaztetxean 12. urteurrena ospatzeko ekitaldiak aurrera doaz. Hala, gaur gauerako, 22:30ean hasita, kontzertuak antolatu dituzte, eta Gailu, Tzar eta Occhi Di Farfalla musika taldeak igoko dira taula gainera. Sarrera 9 euro kostako da.