Larunbatean abiatuko dute Orion Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 1a, 10:04

Orioko Nikolas Deunaren elizako organoa. (Maialen Sarasua)

Aaron Rivas organo-jotzaileak doako kontzertua emango du Orioko elizan, 19:30ean hasita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaiadiaren 12. ekitaldia antolatuko du uztailean Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Artengoan Orion abiatuko dirtuzte entzunaldiak larunbat honetan bertan, eta Aaron Rivas organo-jotzaileak doako kontzertua emango du Orioko elizan, 19:30ean hasita. Rivasek Gaueko Tokata, Introspekziotik su artifizial distiratsuetara obra eskainiko du

Honako hauek dira uztailerako aurreikusi dituzten gainerako emanaldiak:

• Zumaia.Uztailak 9, 20:15ean: Andoni Sierra zuzendariak, Andra Mari abesbatzak eta Alize Mendizabal organo-jotzaileak Junkal Guerrero euskal konpositorearen Arimen Besarkadan requiema eskainiko du.

• Deba. Uztailak 16, 20:00etan: Santiago Banda eta Ana B. Garciak Julio Blasco Garciaren organorako moldatutako orkestra-piezaren mundu mailako estreinaldia.

• Getaria. Uztailak 23, 20:15ean: Jesus Gonzalo Lopezek H. Slavatik E. Torresera organorako musika eskainiko du.

• Deba. Uztailak 30, 20:00etan: Jon Laukvik organo-jotzaileak Alemaniako tradizioa XVIII. mendetik XIX. mendera eskainiko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide