Goikoetxea-Urrestilla eta Miner-Sukia bikoteek Udaberriko Ekialdeko Finalak jokatuko dituzte Orion

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 23a, 15:00

Orioko Pilota Elkarteko pilotari alebin eta infantilak. Argazkiak: Orioko Pilota Elkartea

Orioko Pilota Elkarteko alebinak eta infantilak herriko udal pilotalekuan arituko dira ostiralean, 19:30etatik aurrera.

Pilotari gaztetxoen final bana jokatuko da ostiral honetan, 19:30tatik aurrera herriko udal pilotalekuan. Unai Goikoetxea eta Oier Urrestilla pilotari alebinak Udaberri txapelketako 2. mailako ekialdeko finalean arituko dira lehenbizi, eta ataundarrak izango dituzte aurkari.

Ondoren, infantil mailan, Ganix Miner eta Etxahun Sukiak 2. mailako ekialdeko finala jokatuko dute. Astigarragako Mundarro klubeko pilotarien aurka neurtuko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide