Udako ordutegia abiatu dute Orioko Kultur Etxeak eta liburutegiak eta irailaren 8ra bitartean 09:00etatik 14:00etara izango dira zabalik. Gainera, aurten lehen aldiz ez da zerbitzua etengo abuztuan, eta irekita izango dira. Irailaren 12an bueltatuko dira ohiko ordutegira.
Bestalde, liburutegiko arduradunak azaldu duenez, azkenaldian arazoak dituzte telefonoarekin; beraz, norbaitek berarekin harremanetan jarri nahi badu Whatsappa idatzi dezake 608- 28 41 68 telefono zenbakira edo korreo elektronikoa idatzi liburutegia@orio.eus helbidera.