Harrobiko arraunlariak Sevillan izango dira asteburuan Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 21a, 16:46

Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa Legution. Artxiboko irudia. (Facebook: Aupa Orio)

Orio Arraunketa Elkarteko 35 lagunek bidaiatuko dute Andaluziara, horietatik 27 arraunlariak. Horrez gain, guraso asko ere animatu dira txapelketa bertatik bertara ikustera.

Orio Arraunketa Elkarteko 11 ontzik parte hartuko dute ekainaren 24tik 26ra bitartean, Sevillan (Andaluzia, Espainia) jokatuko den Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Guztira, arraun elkarteko 35 lagunek bidaiatuko dute Andaluziara, horietatik 27 arraunlariak. Horrez gain, seme-alaben txapelketa aprobetxatuz, guraso askok erabaki dute asteburua bertan pasatzea.

Orio Arraunketa Elkarteko kideek azaldu dutenez, arraunketa olinpikoan denboraldiko txapelketarik "garrantzitsuena" da Sevillakoa eta arraunlari gazteen kirol ibilbidean esperientzia aberasgarria da bertan parte hartzea. Hala, A edo B finaletarako sailkatzea izango dute helburu nagusi, oso zaila izaten delako final horiek jokatzeko sailkatzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide