Ni Estropuarekin Ni Oriorekin kanpainaren nondik norakoak aurkeztuko dira herriko plazan, 19:00etan. Arraunlariek egindako bideo motzak zabaldu dira egunotan, estropuari indarra emanez. 200 estropu saltzeko erronka ezarri dute. Hainbat galdera jaurti ditu arraun elkarteak: “Zergatik estropuak? Zergatik 200? Zer egin estropua lortzeko? Zein sari daude?”. Argibide guztiak bertan emango dituztela aurreratu dute.
Ekitaldiaren amaieran taldeko argazkia aterako dute, aurtengo irudia eta posterra osatuko duena. Horiz jantzi eta plazara gerturatzeko deia zabaldu dute arraunlariek.