Danbolin Musika Eskolako ikasleek emanaldiak eskaini dituzte herriko bi ikastetxeetan

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 16a, 11:40

Danbolin Musika eskolako ikasleen kontzertua, Zaragueta Herri Eskolan.

Ikasturte amaierako emanaldiez gozatu dute Orioko bi ikastetxeetako ikasleek ekainaren 6an eta 13an. Danbolin Musika Eskolako ikasleek kontzertu pedagogiko bana eskaini dute zentro bakoitzean, eta instrumentuak erakutsi dizkiete bertakoei.

Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek gustura entzun zituzten saioak, eta gogoz txalotu zituzten ikaskideen musika-dohainak. Aukera ederra izan zuten instrumentuak gertutik ikusi eta bakoitzaren ezaugarrien berri izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide