Traineru denboraldiari hasiera ofiziala eman zioten atzo, Hondarribian jokatutako Gipuzkoako Txapelketarekin. Senior emakumezkoen nahiz gizonezkoen estropadaz gain, beteranoen lehia ere izan zen. Hain zuzen ere, Badok 13 ontzia izan zen nagusi, 10:49,13 denborarekin. Bigarren postuan sailkatu zen Fortuna, bi segundora, eta Zumaia izan zen hirugarren, 21 segundora.