Liga uztailean hasiko badute ere, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu dute gaur Orioko bi traineru nagusiek Hondarribiako uretan, eta emaitza bikainak eskuratu dituzte. Emakumezko traineruaren lana izan da azpimarragarriena, txapelduna izan baita, bigarren heldu den Tolosaldeari alde nabarmena aterata. Gizonezkoak, berriz, hirugarren postuan sailkatu dira.
Lanak 10 minutu eta 44 segundoan (behin-behineko denbora) bukatu dituzte oriotarrek. Hirugarren postuan Donostia Arraun Lagunak sailkatu da, eta Donostiarra trainerua izan da laugarren.
Hemen ikusgai sailkapen osoa eta denboren arteko aldeak:
1. Orio 10:44.64
2. Tolosaldea +10
3. Donostia Arraun Lagunak +11
4. Donostiarra +12
5. Hibaika +24
6. Hondarribia +31
7. Telmo Deun +45
8. Zarautz +1:01
9. Hernani +1:02
Gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak irabazi du txapelketa hamahirugarrenez. 19 minutu eta 59 segundoan amaitu dituzte lanak etxekoek, eta hemeretzi segundo beranduago helmugaratu dira oriotarrak. Donostiarra geratu da bigarren postuan.
Hemen ikusgai sailkapena eta denborak:
1. Hondarribia 19:59
2. Donostiarra +7
3. Orio +19
4. Getaria +23
5. San Pedro +49
6. San Juan +57
7. Telmo Deun +1:10
8. Zarautz +1:16.60
9.Lapurdi +1:16.82
10. Hibaika +1:44