Alde Zaharreko mugikortasuna aztertzeko bilera irekia antolatu du Orioko Udalak astelehenerako. Kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta Alde Zaharreko bizilagunek parte hartzea nahi dute mugikortasunari lotuta auzoan dauzkaten zailtasunen berri eman dezaten.
Udaletik azaldu dute Alde Zaharreko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartu nahi dituztela, horretarako, bertan bizi direnen iritzi eta ikuspuntuak ezagutu nahi dituzte, elkarlanean auzoa hobetzeko asmoz. Gaian interesa duten guztiek parte hartu dezakete bileran.