Euskaraldiak Korrikaren lekukoa hartu du eta martxan jarri dute Orioko batzordea. Horregatik, herriko eragileei entitate modura parte hartzeko deia luzatu diete, martxan baitago Euskaraldian izena emateko epea. Hala, aurtengo ariketa zertan dantzan azaltzeko eta izena emateko jarraibideak jasotzeko bilera irekia antolatu dute astearterako, ekainak 7; Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita.
Eragile bakoitzeko ordezkariren batek bileran parte hartzea eskatu dute Euskaraldiko Orioko batzordeko kideek. Gainera, bilera eraginkorra izan dadin, parte-hartzea aurrez konfirmatzea eskatu dute.