Aitor Iturralde txapeldunorde 800 metrotan, Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

Iñigo Gaiton

Atzo jokatu zen Donostian Gipuzkoako Atletismo Txapelketaren bigarren jardunaldia, eta Iturraldek 800 metroko lasterketan parte hartu zuen, emaitza bikaina lortuz: bigarren sartu zen helmugan 1:57.51 denborarekin, Martin Segurola irabazlearengandik hiru segundora. "Inoiz baino gehiago gozatzen" ari dela azaldu du korrikalariak sare sozialetan. Euskadiko Txapelketan lehiatuko da datorren igandean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide