Arraunketa olinpikoak hartu zuen larunbat goizean errioa. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko jardunaldia jokatu zen eta infantil, kadete, jubenil, senior eta beterano mailako ontziak bildu ziren hitzorduan. Orio Arraunketa Elkarteak 24 ontzi aurkeztu zituen norgehiagokara eta horietatik bederatzik denborarik onena egitea lortu zuten beren kategorietan. Beste 3 ontzi, berriz, bigarren postuan sailkatu ziren, 6 laugarren postuan, 3 bosgarrenean, bat seigarrenean eta bi zazpigarrenean.