"Hitzekin azaltzea zaila zaidan zerbait kontatzen dut 'Berpiztu' proiektuaren bitartez"

IƱigo Gaiton

Berpiztu izena du Iker Gozategi argazkilariaren ikus-entzunezko proiektu berriak. Barruko emozio eta sentimenduak adierazteko bideogintzara jo du oraingoan, "barrenak husteko" helburuarekin. EITB Kultura saioan jakitera eman duenez, 15 bideo laburrek osatzen dute proiektua, eta horietako bakoitzak emozio bati erantzuten dio. Sortzailearen sare sozialetan ikus daitezke pieza guztiak.

 

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide