Orioko Udalak urtero antolatzen du eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketa, eta bihar 13:00etan hasita egingo dute sariak banatzeko ekitaldia Orioko Kultur Etxean. Orioko alkate Anuska Esnalek eta Euskara batzordeko kideek banatuko dituzte sariak.
Horrez gain, aurten herriko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazki onenak biltzen dituen liburua ere aurkeztuko dute. Aurtengo liburuaren hitzaurrea Libe Larrartek egin du eta azala, berriz, Alaine San Sebastian Vitoria gazteak.